Calin jaio nintzen, Kolonbian. Urte batzuk beranduago nire amaren herrira joan ginen, Yumbo. Ahizpa bat dut eta ni naiz zaharrena. Bost urte nituela eta nire ahizpak bat, nire aitak Venezuelara joatea erabaki zuen. Nire amak betidanik jostun lanak egin ditu. Nire haurtzaroa oso berezia izan zen, nahikoa ongi bizi ginen, inguruan animaliak genituen.

Denbora batera nire amak etxea saltzeko erabakia hartu zuen eta nire aitaren bila joan ginen Venezuelara. Bucaramanga hirian egon ginen baina beranduago Cúcuta hirira mugitu ginen, Venezuelarekin mugan. Venezuelako poliziak muga hori zeharkatzen lagundu gintuen gauez. Venezuelan bizitako urteak onak izan ziren. Denbora honetan, nire aita botikaria izan arren, gizon batekin elkartu zen negozio bat sortzeko asmoz. Garai horretan une ekonomiko zailak bizi izan genituen, askotan eskolara baraurik joan behar izaten nuen jateko ezer ez genuelako. Nire aita espeziak saltzen hasi zen etxera diru apur bat eraman eta nire amak jateko zerbait prestatzeko izateko. Ekonomiari dagokionez une altuagoak eta baxuagoak izan genituen.

Nire aitak botika bat izan zuen urteetan nik berarekin lan egin eta ikasi nuen. Bitartean ikasi egiten nuen eta batxilergoko bosgarren kurtsora iritsi arte, utzi beharra izan nuen haurdun gelditu nintzelako. Une horretatik aurrera nire bizitza guztia aldatzen hasi zen. Nire amak nik ikasten jarraitzea nahi zuen eta alabatako bat hegazkinetako laguntzailea izango zela amesten zuen.

Garai horretan nire bikoteak bere nortasuna eta izaera erakusten hasi zen. Hala ere, nire amak animatzen jarraitu zuen ikasten jarraitzeko, batxilergoko nire ikasketak amaitzeko aukera eskaintzen. Ondoren ere animatzen jarraitu zuen, mediku-bisitaria ikastaroa egiten ere lagundu zidan.

Nire bizitzaren azken urteetan izandako zailtasun guztiekin eta kontutan hartuta lanik gabe geratu nintzela eta haur batekin ni bakarrik, nire amak Euskal Herrira joateko animatu ninduen, nire aita dagoeneko bertan bait zegoen. Beraz, beraien laguntzarekin honaino iristea lortu nuen nire semearekin batera.

18 urte daramatzat Donostian. Hasieran guztia oso zaila izan zen; kultura aldaketa, hizkuntza berdina hitz egin arren, beste ohitura, arau batzuk dira eta horietara egokitu behar zara. Urte askoren ondoren, nire herrialdeko hainbat gauza faltan botatzen ditut, baina gustura sentitzen naiz atsegin ditudan gauzak egiten ditudalako. Lanean aritu naizen urte hauetan pertsona zoragarriak ezagutu ditut. Gainera, bide honetan topatu naizen beste kulturetako pertsonen oroitzapen eta esperientzia zoragarria eramaten dut, hauengandik maitatua eta lagundua sentitzen naiz. Nire asmoa poliki-poliki hobetzen jarraitzea da eta nire bi semeekin batera hemen gelditzea.

Nahi dudan guztia lortu ahal izateko lan egonkor bat behar dut, soldata egoki batekin. Horrez gain, poliki-poliki hobetzen joateko, beharrezkoa dut ere nire semeek beraien erantzukizunen eta ekintzen arduradun izatea.

Hona iristeak gure ohiturak alde batera uztea ondorioztatu dut, eta harrera egiten gaituen hirian eta herrialdean duguna onartu behar izatea. Hasiera berri bat hastera doan pertsona bati nire esperientzia kontatuko nioke, antolatzen ikasi behar dela onartuz, leku honetan askotan familiaren babesa ez dagoelako. Leku berri batera iristea eta zerotik hasi behar dela barneratzea esperientzia bat da.