35 urte ditut eta Mauritaniakoa naiz, hain zuzen ere Nuadibú-koa. 6 ahizpa eta 6 anai ditut, horietako bi jaiotzean hil ziren. Nire bizitza, oso txikitatik, maitasunez eta zoriontasunez inguratua egon da. 12 urte arte eskolara joan nintzen. Nire lagunak nituen eta beraiekin jolasten nuen…

Oso gazte nintzela ezkondu nintzen egun nire senarra den gizonarekin. Nire senarrak erabaki zuen lekuz aldatu behar zuela lan on bat bilatzeko, ondorioz, nik erabaki nuen berarekin joan behar genuela. Guztia utzi genuen zoriontasunez etorkizun hobeago baten bila gindoazelako, baina triste nire amaren eta atzean utzitako guztiaren falta nuelako.

Mauritaniatik atera ondoren Ceutara kotxez iritsi ginen. Handik Algecirasera hegazkinez joan ginen. Handik Nafarrora joan ginen eta bertan 13 urtez egon ginen bizitzen. Bizitza zoriontsua da, eta nire jaioterrira itzuli nahi dut nire ama hil dela berria jasotzen dudan arte. Une horretatik aurrera ez dut itzuli nahi, inoiz. Atzean utzitako guztiak nire ama gogorarazten nau eta asko sufritzen dut, samintasunez oroitzen dut…

Duela urte bete Arrasaten bizi naiz nire senarrarekin eta seme-alabekin. Hemen zoriontsua naiz, nire seme-alabentzat askoz hobe da hemen bizitzea, bereziki familia unitatearentzat. Herrialdea lasaia da, pertsonak atseginak dira, nahiz eta beste batzuk desatseginak diren arren. Dena dela, hemen bizitzen jarraitu nahi nuke; hizkuntza hobeto ikasi joaten naizen klase horiei esker eta noizbait lana egin. Nire senarrarentzat ere lan bat nahi nuke eta horrela hobeto bizi. Aisialdiko espazio gehiago sortu nahi nituzke; adibidez dantzarako eta bertan hemengo eta hango jakintzak partekatu.

Bidaia zoriontsu bat; irekitzen diren atez betetako bidaia ba, aukeraz betetako bidaia bat…