Nola parte hartu?

Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak parte har dezake Besarkadaken! Zuk dituzun gaitasun edo trebezietatik pentsatu zeintzuk nahi dituzun beste pertsonekin partekatu eta elkar trukatu, ikasi nahi zenukeen zerbaiten truke.

Elkarrenganako trukaketak izan daitezke edo zuk pertsona baten eskutik ikasi eta besteak zugandik, taldean ere egin ahal izango dira. Elkar trukaketen sinboloa Besarkadak bono-trukea izango da.

Elkar trukaketen lekua, unea eta maiztasuna pertsona interesatuen artean adostuko dira. Une oro BESARKADAK proiektuaren kode etikoa errespetatu beharko da. Funtzionamenduaren erabilera zuzenaren inguruan zalantzarik sortuko balitz, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu.

Elkar trukaketa hauek kultura desberdinak eta pertsonak gerturatzea sustatzea bilatzen dute, aniztasunaren inguruko estereotipo eta aurreiritzietatik haratago. Guztiok ditugu gaitasunak, partekatu zureak, lotura berriak sortu, parte hartu!

Parte hartu

Izena eman beherago aurkituko duzun inprimakiaren bitartez edo zure proposamena bideo batean helaraziz. Hau web gunean ikusgai geratuko da, baita hamabostero izena eman duten guztiei bidaliko zaien buletin labur batean ere. Interesa duten pertsonek zurekin zuzenean jar daitezke harremanetan posta elektronikoaren bitartez, edo nahiago baduzu, gure bitartez. Era berean, zuk une horretan dauden proposamenak ikus ahal izango dituzu eta zuzenean edo gure bitartez, ikasi edo ezagutu nahiko zenukeen zerbait proposatzen duen pertsonarekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Elkar trukaketaren batean parte hartuz gero, zure esperientzia kontatzea eskertuko genizuke. Ekimena hobetzeko balio izango digu.

Parte hartu Besarkadetan

Nola nahi dezu kontaktatzea?
(aukeratzen dituzun datuak web orrian agertuko dira)

Eskaintzen dudana:

Interesatzen zaidana:

Baldintza hauek onesten ditut

Parte hartu truke proposamen hauetan

IKUSI TRUKE GUZTIAK

Eguneroko eta elkar trukaketa txiki solidarioak dituen ekosistema batek gizarte eraldaketa handiak eragiten ditu. Parte hartu nahi?