Bostgarrena naiz 10 anai-arreben artean. Nire ama Santa Anakoa zen arren, Guajiniquil (Honduras), gu Tegucigalpan (Honduras) jaio eta bizi gara, nire aita bertakoa da. Nire haurtzaroa xumea izan zen baina oso zoriontsua. Oso ikasle ona izan naiz, ondorioz, 16 urtetatik oinarrizko hezkuntzako zentro batean irakasle bezala lanean aritu naiz. Nire amak beti nahi izan zuen nik ikasten jarraitzea, baina nik lana egin nahi nuen. Oso gogorra zen etxera iritsi eta hozkailuan jateko gazta zati bat baino ez zegoela ikustea. Etxean prekarietate ekonomiko larria pasa genuen eta nik lagundu egin nahi nuen eta kolaboratu familiarentzat jana egoteko etxean; nire ahizpa eta anai txikientzat.

Etxe batean bizi ginen eta aldamenean errota bat genuen (artoa ehotzeko erabilia), familia negozio txiki bat zen. Hala eta guztiz ere, diru-sarrerak oso urriak ziren. Nire anaia zaharrena zen funtzionamenduaren arduraduna. Nik dirua irabazteko modu bat aurkitu nahi nuen eta independentea izateko eta apur bat hobeto bizi, familiari ekarpena eginez. Nik beka bateko dirua jasotzen nuen eskolan nota onak ateratzen nituelako, baina diru hau nire ahizpa eta anaiekin partekatu behar nuen, beraz, ez zitzaidan ezertarako iristen. Egoera horrek ni lanean hasteko beharra sortu zuen, familiarentzat diru gehiago lortu.

16 urte besterik ez nituenez eta eskolan lan egitea legez kanpokoa zenez, lanean hasi nintzen, herrialdetik kanpora joan behar izan zuen irakasle baten dokumentuei esker. Lanean hasi nintzenean oso pozik nengoen dirua irabaziko nuelako, baina diru hori ez nuen inoiz ikusi guztia nire ahizpa eta anaiekin partekatzen nuelako. Askotan, soldataren nire zati horrekin goxokiak erostera joaten ginen, gauza txiki horietan gasta nezake dirua, dibertituz… oso oroitzapen onak ditut guztia partekatu behar izan arren. Egoera honen aurrean, ezin izan nuen unibertsitateko ikasketak hasi, nire amak amesten zuen bezala.

Nire izeba dagoeneko herrialdetik kanpora zegoen nire amari esker, berak lagundu zuen kanpora joaten lan on bat eta lan egoera on bat lortzeko. Modu berdinean, nire anaiak ere bide berdina har zezan nire amak egindako ahalegin guztien eta ez lortzearen ondorioz, azkenean nire izeba zegoen lekura lekualdatzea erabaki zuen, Donostiara. Hasiera oso zaila izan zen, nahiz eta bertan familia izan. Nire familiaren zati bat Donostian zegoela ikusirik nik ere lekualdatzeko erabakia hartu nuen 19 urterekin. Nire unibertsitate ikasketak ordaintzea eta familia ekonomian laguntzea izan ziren ni honaino etortzearen arrazoi nagusiak.

Hasieran, benetan oso gaizki pasa nuen. Orain pentsatzen jartzen naiz, eta, nahiz eta pertsonak munduaren alde batetik bestera mugitzen diren arren beraien ametsak betetzeko, adibidez, konturatzen naiz horrelako hasierak bizi ditugun pertsona guztiek (beharrak behartuta edo amets bat jarraitzen) DOLU prozesu oso gogor batetik pasa behar dugula. Gure jaioterria atzean uzten dugu, gure familia, gure bizipenak, oroitzapenak, uneak…

Nolabait, “hondurastarra izateari uzten diot”, identitateari uko egiten diot herrialde berriari, pertsona berriei, egoera berriei… egokitzeko. Agian denboran ematen den aldaketa natural bat da… baina hau horrela izaten denaren sentsazioa dut. Nire sustraiez oso harro nago eta nire herrialdea, nire kultura, ohiturak… maite ditut, baina kontziente naiz nire identitatea eraldatu dela, gauza asko eta asko galdu ditut modu naturalean, agian beste batzuk irabazteko; baina dolu hau pasa egin beharra da eta oso gogorra da. Nire bizitza oso aldatu zen, baina baita nire familiaren bizitza ere eta hau guztia modu zuzenean kudeatu beharra dago hainbesteko samintasunezko oroitzapenak ez sentitzeko.

Nik nahi dudan hori lortu ahal izateko oraintxe behar dut eta ikusi behar ditut emaitza ekonomiko onak, horrela nire etxea erosteko, nire gurasoei etxe bat egiten laguntzeko eta munduan zehar bidaiatzeko eta gauza ezberdinak ezagutzeko. Orain zoriontsua naiz, familia bat dut, lana dut… baina, oraindik nire ametsetara gerturatzeko zerbait horren bila nabil. Negozio bat ireki nahiko nuke, irtenbide bat izateko bereziki nire ama eta aitarentzat, nire ahizpa eta anaientzat eta nire bizitza pertsonalarentzat.

Hasiera berri bat hastera doazen pertsona horiei nire historia kontatuko nieke, eta bereziki nola sentitu nintzen hona iritsi eta lehenengo hilabeteetan, eta orain naizen pertsona. Hasiera berri bat ibiltzen hasten diren pertsona guzti horien abiapuntuko ametsa elikatuko nuke.