35 urteko neska bat naiz. Marokon jaio nintzen. 4 anai eta 6 ahizpa ditut. Haurtzaro zoriontsua izan nuen Marokon, zoriontasunez betea eta maitasunez gerturatua. Eskolara joan nintzen 13 urte bete arte. Ni zoriontsua nintzen nire familia eta lagunekin.

Oso gazte nintzela, 21 urte inguru nituela egun nire senarra den gizonarekin ezkondu nintzen. Hiru alaba ditugu eta zoriontsuak gara. Egun batean, nire senarrak Marokotik urrundu behar izan zuen lanaren ondorioz. Nik ez nuen nahi gugandik urruntzea, beraz, guztiok batera Euskal Herrira mugitzea erabaki genuen.

Herrimin dut eta nire familia samintasunez oroitzen dut. Askotan triste sentitzen naiz, guztiak ikusi nahi nituzke eta nire Herrialdea ere ikusi nahiko nuke. Nerabeak diren nire alabei Marokora joan nahiko lukete eta beraien jatorriko kultura, hizkuntza, erlijioa ezagutu. Euskal Herrian bizitzen jarraitu nahiko nuke, baina nire alabek arabiarra ikas dezaten ere eta igandero nire alabak Meskitara joan eta Korana ikastea.

Nik ere itzuli nahiko nuke baina ez han gelditzeko, bisita bat egiteko baizik eta ondoren berriz ere Euskal Herrira itzuli. Nire herrialdea oso gustuko dudan arren, hemen Euskal Herrian lasaitasuna arnasten da. Nahiz eta batzuek nolabaiteko mesfidantzaz begiratu edo oraindik hainbat estereotipo eta beldur egon, gehienak oso atseginak dira eta oso lasai bizi gara.

Bestalde, nire senarrarentzat lan bat nahiko nuke eta lan egin dezala. Gainera, nik hizkuntza ikasten jarraitu nahiko nuke herriko jendearekin hobeto komunikatu ahal izateko eta zergatik ez, lan bat izan, adibidez, sukaldari bezala.