Emaús Gizarte Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Besarkadak egitasmoa aurkeztu nahi dugu.

Gure lurrandean dugun eta areagotzen ari den aniztasunaren aberastasuna kontutan izanik, Emaús G.F.-tik agerian jarri nahi dira pertsona bakoitzak dituen gaitasunak eta esperientziak. Izan ere hauek garatzea eta elkarbanatzea beharrezkoa da autoestima eta hazte mekanismo modura. Garrantzitsua da honek suposatzen dituen ekarpenak ere.

Honenbestez, Besarkadak egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, taldeen eta pertsonen arteko elkartruke interkulturalak eman daitezen erraztuz, gune eta harremanak sustatu bidera, Gipuzkoan dagoen aniztasunaren balio erantsia gehituz. Guztiok ditugu trebeziak, horiek elkartrukatuz harreman berriak sor daitezke eta esperientziaz gozatu. Trukaketak erreziprokoak izan daitezke; zuk pertsona batengandik ikas dezakezu eta besteak zugandik.

Elkartrukaketa ekosistema txiki batek aldaketa sozial handiak sor ditzake.

 Animatu, parte hartu, partekatu…

 

Gure web lagunak