Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen helburua, zirkulazio eta bizileku askatasuna sustatzea da, oinarrizko eskubide bat bezala.
Pasaporte hau Hiritartasun Unibertsal baterako Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu dute, Emaús Gizarte Fundazioaren partaidetzarekin batera BESARKADAK proiekturako.
Hiritartasun Unibertsal baterako Erakundea, hiru erakunde sortzaileren eskutik dago eratua: Nazioarteko Emaus Mugimenduagaitik, France Libertés erakundeagaitik eta Mouvement Utopiagaitik.
Pasaportea Gipuzkoan
Pasaportea dokumentu sinboliko, pedagogiko eta politikoa da. Bere izatearen arrazoiak:
- Pertsona eta herri batzuen zirkulazio eta bizileku askatasun eza salatzea. Informazioaren globalizazio eta komunikazio birtualaren aurrean, turismoaren zirkulazio askatasunaren aurrean, merkantzia batzuen etengabeko zirkulazio askatasunaren aurrean.
- Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Hitzaurreko 13. eta 14. artikuluen betearaztearen aldarrikapena.
13.artikulua
- Pertsona guztiek dute askatasunez zirkulatzeko eta Estatu bateko lurraldean bere bizilekua aukeratzeko eskubidea .
- Pertsona guztiek dute edozein herrialdetatik ateratzeko eskubidea, baita bere lurralde propiotik atera eta bueltatzekoa ere.
14.artikulua
- Jazarpenen aurrean, pertsona guztiek dute edozein herrialdeetan babesleku bat bilatzeko eta honez probetxu ateratzeko eskubidea.
- Pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsan aritzen diren pertsona eta erakunde batzuen ibilbidearen errekonozimendua.
- Pertsona hartzailearen aldetik, sentsibilizazio eta injustizia errealitate eta giza eskubideen haustearen difusioaren aldeko konpromisoaren eta hauen arrazoien onarpena.
Horrez gain, migratzaileek parte hartzen duten erakunde, zerbitzu eta programek pasaporteko orrialdeetan zigilua jar dezaten saiatuko gara- bisitatzen diren herrialdeetan jartzen diren zigiluen antzera-. Zentzu honetan, dokumentu hau tresna bihur daiteke, potentzialki, bizitza sozialean integrazio akreditazio sostengurako, bizitza soziala pertsona migratzaileen erregulaziorako baldintzetako bat izanik.