Khadijatou dut izena eta 40 urte ditut.  Nire jaioterria Mauritaniako herri bat da, Afrikako ipar-mendebaldean dagoen herrialde bat. Urte batzuetan alaba bakarra izan naiz, eskolaz gozatzen eta nire lagunekin jolasten. Nire haurtzaroan zehar oso zoriontsua izan naiz nire familiarekin, nire lagunekin eta inguruan dudan guztiarekin.

Txikia nintzelarik, nire amak eta nire aitak erlazioa amaitzea erabaki zuten, nire amak Mauritaniatik joatea erabaki zuen, Kanariar Irletara bizitzera joanez. Han gaudela eta urte batzuk beranduago nire ama berriz ezkondu zen eta bere bizitza berregin zuen familia berri bat sortuz, bi seme-alaba gehiagorekin.

Horrez gain, ni zoriontsua naiz Mauritanian, nahiz eta nire amaren gabezia sentitu, nire aitarekin bizi naiz eta eskolan jarraitzen dut Batxilergoa iritsi arte البكالوريا, nire amarengana bidaiatzea erabakitzen dudan arte.

Bidaiaren arrazoia nire amari laguntzea da, pozez zoratzen egiten dut bidaia nire ama ikusiko dudalako. Amak, bere bizitza berregin ondoren, bi seme izan zituen, eta ondorioz ezin diote lagundu eguneroko zereginekin eta etxeko eguneroko jardunarekin. Aldiz, neska batek bai, bere zeregina delako.

Berriz ere pozez zoratzen jartzen naiz eta hegazkinez nire amarengana noa, berarekin egoteko eta ahal den guztian laguntzeko. Oso zoriontsu sentitzen naiz nire anaiak ezagutuko ditudalako eta nire amarekin elkartuko naizelako, hain dut sentitzen bere falta.

Urte batzuk beranduago nire amak Cadizera joatea erabakitzen du, beraz, urte batzuetan han bizitzen gara. Han geundela mutil bat ezagutu nuen eta oso gazte, 24 urterekin, berarekin ezkontzea erabakitzen dut. Erlazioak 2 urte irauten ditu, ondoren banatzea erabaki genuen. Urte bete beranduago Bilbora joatea erabakitzen dut. Han 8 urte pasatzen ditut. Bizikidetza han erosoa da eta pixkanaka hizkuntza ikasten noa eta bertara egokitzen noa. Urte batzuk beranduago Arrasatera joatea erabakitzen dut, egun bertan bizi naiz.

Zoriontsu eta alai sentitzen naiz, ez naiz inoiz triste sentitzen, familiaren samintasun oroitzapena dut eta nahiko nuke bisitan joan, baina Euskal Herrian oso ondo sentitzen naiz, lasai sentitzen naiz eta gustura. Hemen nire kultura eta ohiturak ulertzen dituzten pertsonak daude eta nirekin hitz egitera gerturatzen dira. Bestalde, hainbat pertsonari ez zaizkio gustatzen nire zapia, nire ohiturak, ezta ni inguratzen nauten gauzak ere. Hala ere, oro har pertsonak alaiak dira eta hemen ongi sentiarazten naute.

Hurbileko etorkizun batean hizkuntza ikasten jarraitu nahi dut, horrela administraria izateko eta idazteko, hau oso gustuko dudalako.