Goiz zoragarria, konpainia bikainean… hau da elkar ezagutza eta aberastasun anitz partekatzearen goizaren laburpena. Joan den larunbata, apirilak 27, natura eta kultura uztartuz, txango bikain bat egiteko aukera izan genuen (Donostia-Igeldo-Orio).

Ezustean, 12 pertsona bildu ginen, oso ezberdinak gure artean, baina hain berdinak aldi berean, guztiok partekatu nahi genuen ongi pasatzeko grina, baita gaitasun, bizipen eta esperientzien partekatzeko gogoa ere… Honduras, Colombia eta Euskal Herriko pertsonak, natura eta kulturak bat eginik. Goiz triste eta euritsua izan bazen ere, giro ona, eguraldiaren negatibotasun guztien gainetik izan zen momentu oro.

Ibilitako bidea Santiago Bidearen zatitxo bat izan zen, zeinetan paisaia zoragarriez gozatzeko aukera izan genuen, partaideek euren jatorriko lurraldeak deskribatzen zizkiguten bitartean,… mendizale ugarirekin topo egin genuen, animalia ugari ikusi genuen bidean zehar eta bitxikeriak ezagutzeko aukera ere izan genuen…

Mila esker hain aberatsa izan den giro alaia sortzen laguntzeagaitik… mila esker Besarkadak eraikitzen laguntzeagaitik, guztion artean eta guztiontzat…

Eskerrik asko!