Besarkadak! Zuetako bakoitzaren izena eraman dezakeen besarkada, munduko leku guztietatik etorriak; zuen istorioekin, pasadizoekin, azentuekin, bizipenekin… Besarkadak, berriro ere behar zaituzte bizitzen ari garen une hauek partekatzeko giro paregabe hori sortzeko; hemen nola bizi dugun adierazteko… baina baita han nola bizi duten ezagutzeko. Han, Latinoamerikan, Marokon, Aljerian edo Palestinan. Han, Donostian, Tolosan, Hernanin, Zarautzen, Orion, Oñatin…
Honako hau proposatzen dizuegu beraz: une bat partekatzea, gure lagun eta senitartekoek gure herrialdeetan parte har dezaten gonbidatu eta gure begiradekin elkar besarkatzea. Hurrengo topaketarako bultzada hartuz, berandu baina bizkorrago, gaur inoiz baino gehiago behar zaituztegu, etxetik baina elkarrekin…