Gure herrietatik, etxeetatik, ordenagailuetatik… topaguneak sortuz, une batez elkarrekin egotea lortzen dugu. Guztiok batera, kezkatzen eta pozten gaituena partekatzen saiatuz, egunez egun ikasten ari garen esperientziak partekatuz ingurukoekin. Aurrekaririk gabeko testuingurua, bata bestetik “bakartua”, baina etengabe elkarrrekin komunikatzen hainbat kanalen bidez, hala nola Internet, telefonoak, ordenagailuak, eta, hori guztia ez dagoenean, abesti baten bidez komunikatzen gara balkoian, gitarra-arpegio baten bidez edo soilik elkar txalotuz.

Sormena martxan jarri da, elkarri gauzak adierazteko moduak aldatu egin dira eta baita entretenitzeko moduk ere… Dagoeneko 55 egun igaro dira eta hegan pasatu dira. Hasieran pentsaezina zirudiena, astakeria… hori: -“Etxean geratzea konfi… zer? “- Pentsaezina zena, bizitzeko modu, ohitura edo errutina bihurtu da. Elkarrekin bizitzen ikasi dugu, egoeraz jabetuta, eta elkar zaintzen, guztia hobeto joan dadin. Sormenez, dibertsioz, alaitasunez eta musikaz egin dugu…

Egoera honek, gordeta genuena ateratzera eraman gaitu, pixkanaka ahaztuta genuen eta egitea gustatzen zitzaigun hori, argia ikusten hasi da. Geldialdiak, mugikortasunaren geldialdia eta buruarentzako geldialdia, atsedena ekarri ditu. Gogoratu dugu… berriro bizi izan gara… eta, batez ere, errezetak, trebetasunak, dibertsioa eta ilusioa partekatu ditugu… Zaila izan da, emozioen errusiar mendia izan da, barne-borroka, hausnarketa eta berrasieraziorako unea. Baina, batez ere, inguruan dugun funtsezkoarekin eta geure buruarekin topo egin ahal izan dugu, oroitzapen asko berrituz, ditugun gauza txikiak baloratuz.

Bideo labur hau eguneko uneren batean bultzada txiki bat behar duten pertsona guztiei zuzenduta dago, baina, batez ere, proiektu txiki/handi honetan parte hartu duten guztiei. Eskerrik asko Edurne sortzen laguntzeagatik, ilusioz, sormenez eta alaitasunez…

Besarkadak guztientzat.