Koronabirus izena du “etsaiak”, etsai ikusezina, eragin ikaragarria sortzen duena: gaixotasuna, konfinamendua sortzen du eta kontaktu fisikotik urruntzen gaitu. Kaleak hutsik daude, ez daude algarak, ez dira jendarteko elkarrizketak entzuten; baina, kutsadura akustikoa eta ingurumen kutsadura ezabatu da. Guztiok batera balkoira ateratzen gara txalotzera, “etsaiaren” aurka borrokan lanean ari diren guzti horientzat melodia bat eskainiz. Denbora luze batean lehenengo aldia da jendartea elkarrekin eta kohesioan “lanean” ari dela helburu baten bidean; ikusezina gainditu eta ezabatu elkarren artean gerturatzeko, besarkatzeko eta aurrez aurre elkar begiratzeko, tartean pantailarik egon gabe.

Egoera honek guztiak ahul sentiarazten gaitu, gutxietsi egiten gaitu, ezer ez bagina bezala. Agian orain lortuko dugu errealistak izatea eta planeta eta bertan bizi diren izaki bizidun guztiak errespetatzen ikastea. Egoera honetan egotea ikaskuntza gogorra eta latza izan da, baina aldi berean, gelditzeko eta arnasa hartzeko denbora izatea, hausnartzeko, ulertzeko, hitz egiteko eta bereziki entzuteko, txalo horien bidez elkarren artean entzuteko; esku askoren artean sortutako txalo bakarra, soinu bortitza duena eta sexurik eta arrazarik ez duena.

Egoera honetan egongo ginela aurretik ohartaraziko baligute mundua gainera eroriko litzaiguke, haserre bizian jarriko ginateke. Gaurkoarekin 18 egun daramatzagu konfinatuta, kalera atera gabe, lehen mailako elikagaiak erosteko ez bada. Kirola etxean egiten ikasi dugu ditugun baliabide eskasekin, etxe bakoitzak dituen metro karratuak alde batera utzita; amonaren jaki goxoak egiten ikasteko denbora hartzen ikasi dugu, Michelin izarra soberan dituzten jaki goxo horiek. Sortzaileak bihurtzen hasi gara, esne-botilekin gure seme-alabentzat jostailuak eraiki ditugu, gertuko familiarekin komunikatzen ikasten ari gara.

Egunerokotasunak eskaintzen dizkigun gauza txikiak balioztatzen ikasten ari gara, pertsonekin harreman zuzena egiten eta emanez pantaila txiki baten bidez bada ere, baita lan-jarduna balioztatzen ere gure lankideekin elkarrizketa xume bat izateko…, baina, bereziki, ikasten ari garen gauza garrantzitsuenetako bat da, ez garela menderaezinak eta gainerako pertsonak gabe, akonpainamendurik eta erlaziorik gabe, egunero gehiago kostatzen zaigu aurrera egitea. Poliki-poliki ikasten dugu gure emozioak, sentimenduak, bizipenak eta esperientziak, lorpenak eta porrotak partekatzen. Hau guztia, eraikitzeko, sentitzeko, bizitza hautemateko “gasolina” da.

Gaur hemen gaude eta orain. Baina ba al dakigu zer gertatzen ari den munduko beste lekuetan? Bai, egun komunikabideetan aurrera pausu handiak egiten dira eta ondorioz, munduan gertatzen ari denaren berehalako informazioa iristen zaigu. Baina, Kolonbian, Afganistanen edo Txinan bizi diren pertsona haien sentimenduei buruz zer dakigu? Bizitako egoeren ondorioz kalean bizi diren pertsona horien informaziorik ba al dugu? Une honetan munduak komunean duen “etsaia” bezalako gaitz larriak dituzten pertsonen informaziorik ba al dugu? Planeta osatzen duten kontinente bakoitzak, Lurra izeneko planeta honetako probintzia, hiri eta herri bakoitzak bere testuinguru, egoera, lege, kulturak, bizipenak… ditu. Batzuetan kosta egiten zaigu beste pertsonen egoera jartzea, bereziki bizitzen ari den egoera hori bizitzen ari ez garelako edo bizi ez dugulako. Orain distantzia sufritu dezakegu, bizitako bizipenak behin eta berriz oroitzen ditugu, estutasuna, haserrea, nekea, segurtasun eza… horrek guztiak gehiago konfinatzen gaitu. Saihestezina da maite ditugunak gogoraraztea, non eta nola egongo dira, saihestezina ere gure lan eta ekonomia etorkizunean pentsatzea… Non egongo ote gara? Zer gertatuko zaio planetari? Estutasuna sortzen duten zalantzak eta kezkak. Beldurrak geldiarazten gaitu. Baina, ez dezagun gehiago pentsatu, ez eman buelta gehiago “agintariek” ere erantzun ezin dioten horri. Goazen lan egitera ongi sentitzeko egin dezakegun horretan; nire eskuetan dagoen hori gauzatzen saiatuko naiz, entzun, ezagutu, elkarrizketan jardun, partekatu (kezka, zalantzak, emozioak…),  nire eta nire inguruan dauden pertsonen egunerokotasuna hobeagoa izan dadin laguntzen duen guztia.

Herrialde gutiek ez dituzte osasun-baliabide berdinak, batzuek oinarrizkoak ere ez dituzte, ezta komunikazio baliabideak… konfinatuta egoteaz gain, isolatuta daude. Askotan bere erasotzailearekin bizikide dira ihes egiteko aukerarik edo laguntzarik gabe, bizitzea tokatu zaien egoeren ondorioz konfinamendu iraunkor bat bizi duten pertsonak daude, eta orain etsai bat gehiago dute. Pertsonek nola borrokatzen, bizirauten dute honen aurrean? Zergatik biziraun behar dute, bizi eta bizitzaz gozatu ordez? Beraientzat egun bakoitza borroka etengabe bat da, gatazka etengabe batean bizitzeaz gain eta bizirauteko beharra izateaz gain, etsai ikusezin bat gehiago dute.

Mila esker pandemiaren konfinamenduko ostiralero elkartzea lortzen dugun pertsona guztiei, Besarkadak Topagunean, pertsona bakoitzak bizi duen errealitatera zerbait gerturatzen gara. Gutako bakoitzak egunero sentsazio eta emozio antzekoak sentitzen eta bizitzen ditugu; poztasuna elkar entzutean eta ikustean, poztasuna une txiki horiek partekatzean, tristura maite ditugun horiengandik urrun gaudelako, etsipena etxetik irten ezin dugulako. Egun bakoitza frustrazioz betetako mundu bat da, pertsona bezala hazteko aukera ematen diguten borroka pertsonalak eta lorpen txikiak.

Eskerrak, mila esker egunerokotasuna eraikitzen duten pertsona guztiei, entzuten gaituztenak, partekatzen dutenak eta hazteko aukera ematen duten eta gure begirada beraien begiradetara gerturatzea posible egiten dutenak, existitzen den errealitate baten bidean. Eskerrak eman, pertsonekin arrazoitzeko borroka egiten duten pertsonei, bizi dugun prozesu hau oraindik ulertzen ez dutenekin; mila esker gu elikatzea posible egiten duten pertsonei, oinarrizko elikagaiak landu eta bildu egiten dutenak, garraitzen eta gure eskutara iristea egiten dutenak, sendatzen eta osasuntsu egiten gaituztenak, kaleaz arduratzen direnak egunez eta gauez; mila esker gure etxeetan, egoitzetan, pisuetan…gauden guztioi.

Mila esker eta txalo infinitu bat guztiontzat, malko, izerdi eta sufrimenduarekin sortutako engranaje handi honekin aurrera egitea lortuko dugu modu baikorrean, alaitasunez eta emozioz betetako txalo hau errealitate hobeago bat sortzeko mekanismoa egunero martxan jartzea lortzen dugu pertsona guztiontzat da.