Besarkadak etapa berri honi hasiera emateko, zein izango ote da era hobea, zuekin Topagune berezi batean biltzea baino.  Atzo, 2017/09/12.ean, altzariak zaharberritzeko trebeziak partekatzearen Topagunea eraman genuen aurrera. Ezagutzen trukatzeko gune bikaina, non elkarren artean ezagutzen diren edo ezagutzen ez diren pertsona guztien artean arratsalde bikaina sortu genuen. Partaide berriak ezagutzeko aukera izan genuen, beraiekin hitz egin; bizipen, ikuspuntu eta ezagutzak partekatzeko aukera izan genuen eta solasean aritu altzari eta paleen inguruan zerbait gehiago ikasten genuen bitartean.

Paleen berreskuratzeari esker, “zaborrontzi” handi bat sortzeko aukera izan genuen, zeinak hondakin ezberdinak sailkatzeko aukera emango duen; papera, plastikoa eta beira. Sorkuntzak zailtasunak eta baru-hausteak ekarri bazizkigun ere, arratsaldea aurrera joan zein adinean proiektua itsura ona hartuz joan zen, Topaguneak berak indarra hartzen zuen bitartaan.  Partaide guztiek beren ahalegin eta indar guztia jarri zuten banaka sorturiko zatiak gainontzekoekin ondo bat egin zezaten; modu honetan talde lan ezin hobea sortuz. Proiektu honen gauzatzea ez zen posible izango taldekide txikienen eta helduenen lanaren zati guztiak gabe.

Mila esker Irun, Lakaxita gaztetxoko espazioetan horrelako arratsalde zoragarria sortzen lagundu izanagaitik. Laister ekintza eta Topagune gehiagoren berri ematen joango gara.

Anima zaitezte!