BERRIAK

-Joan den larunbatean, uztailaren lehenengoan, MUNDUKO ARROZAK ekintza bertan behera geratu zen. Eguraldi oso txarra zegoela eta iragarrita, ekintza atzera botatzearen erabakia hartu behar izan genuen guztion artean. Hala eta guzti ere uda amaierara begira, irailean berriz bildu eta beste ekintzaren bat egitea baloratuko dugula aurreikusten dugu. Ahal bezain bizkor berriren bat izango dugulakoan gaude, beraz, honen berri ere emango dizuegu komunikabide ezberdinen bidez: Besarkadak web orriaren bidez, sare sozial ezberdinen bidez….

-Larunbata honetan, uztailak 8. ean, Besarkadak ekimenaren lehen ataleko altzarien berrerabilpen eta konponketen Topagunearen amaierako festatxo bat antolatu dugu. Hilabete guzti hauetan egiten joan zareten proposamen guztiei erantzun asmoz, Irunen bilduko gara Lakaxitako espazioetan hamaiketako/bazkaritxo berezi bat egiteko. Pertsona bakoitzak gainontzekoekin gehien gustatzen zaion platra partekatuko du, adibidez: patata tortila bat, entsalada bat, bizkotxo bat… Lakaxitan bilduko garen guztiekin partekatu nahi duen edozer eramanaz. Giro berezi eta zoragarri batez gozatu ahal izateko 12:30 etan bilduko gara Lakaxitako inguruetan. Gure helbide elektronikoaren bidez edo 943-367534 telefono zenbakiaren bidez izen eman dezakezue Idurre edo Aizpeagatik galdetuz.

-TRUKEAK! Truke proposamen berri gehiago dauzkagu! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.