BERRIAK

-Hementxe dugu Altzariak zaharberritzeko IV. Topagunea. Ideia berri eta interesgarriekin gatoz beste behin. Zuen bizipen, esperientzia eta gaitasunak partekatzeko espazioa irekiko dugu Lakaxita gaztetxean, Irunen.Anaka 20 kalean izango gaituzue zuen zai maiatzaren 31.ean arratsaldeko 17.30 etan. Giro paregabea, konpainia ezin hobea eta esperientzia ahaztezina. Anima zaitez bizkor, plaza mugatuak dira eta! besarkadak@emaus.com zuzenbidearen bidez izen eman dezakezu edo 943-367534 telefono zenbakiaren bidez.

-Denbora guzti honetan aurrera eraman dugun ANIZTASUNAREN inguruko lanketa prozesu guztiaren ondoren, badugu horma-irudia horman lantzeko eguna eta ordua. Maiatzaren 26. ean izango da Aniztasuna paretean irudikatuko dugun eguna, arratsaldeko 17:00 etatik aurrera hantxe izango gara! Anima zaitez eta parte hartu! Eraman beharrekoak: zikintzeko beldurrik ez dituzun arropak eta ondo pasatzeko gogoa!

-TRUKEAK! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.