• KAFE FRANTSES BAT? TOPAGUNEA
Giro paregabea izan genuen arrtsalde guztian zehar, joan den asteartea abenduak 11.ean. Kultura, ohitura eta munduko toki guztietako pertsonak (Honduras, Nikaragua, Kurdistan, Afganistan, Etiopia, Frantzia, Maroko, Euskal Herria…) bildu ginen kafetxo bat hartu, kroassant goxo bat dastatu eta elkarrekin dinamika ezberdinak partekatzeko asmotan.

Pixkanaka, elkar ezagutzen ez baginen ere, sortu zen giroa ezin hobea izan zen… Frantsesez hitz ezberdinak ikasi genituen, esaldiak egiten ere ikasi genuen, bildu ginen pertsona guztien artean elkarri lagundu genion eta partekatze giro oso polita sortu genuen guztion artean.

Barre, algara eta dinamika artean, hartu eman oso polita sortu zen… mila esker parte hartu zenuten guztiei!

  • OLIO-PINTURA TOPAGUNEA
NOIZ:Abenduak 20
NON: Emaus Gizarte Fundazioaren egoitzan (Egia, Donostia)
ORDUA: 17.30 etan
EKINTZA: Olio-Pintura hastapenak, partekatu zure ezagutzak, esperientziak eta gaitasunak.
IRAUPENA: Bi orduko saioa gutxi gora behera
IZEN EMATEKO: besarkadak@emaus.com +943-367534
MUSU-TRUK

Anima zaitez eta izen eman! Partekatu ezagutzak!