Datorren maiatzak 24, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:30etan Lakarin (Araba kalea, Zarautz) kultura-artekotasunaren eta partaidetzaren inguruko kafe-tertulia bat ospatuko dugu herri hezkuntzaren ikuspegitik. Ekintza hau Besarkadak ekimenaren eskutik emango den ekintza bat izango da. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak Departamentuak sustatzen du, eta desberdintasunak, aniztasunak egiten duen elkarren arteko aberastasunetik abiatutako gizarte kohesioa bilatzen du. (www.besarkadak.eus)

Mundu mailan herri hezkuntzaren inguruan adituenetakoa den pertsona baten partaidetza izango dugu geure artean, hala nola Oscar Jararena. Peruko eta Costarrikako herri hezitzaile eta soziologoa. Latinoamerikako herrialde guztietan lan egin du, hezkuntza programetan eta baita beste hainbat kontinenteetan ere. “Centro de Estudios y Publicaciones Alforja-ko” zuzendaria da San Josen, Costa Rican eta Latinoamerikako eta Karibeko Herri Hezkuntzako Kontseiluko Lehendakaria da eta hainbat liburu idatzi ditu gizarte aldaketa, hezkuntza, metodologia eta gizarte partaidetzaren inguruan. Oscar Jararekin batera, Begotxu Olaizola izango da bertan, hezitzaile eta hizkuntza gutxituen defendatzaile eta ekintzaile ezaguna.

Sarrera irekia izango da Lakariko espazioa bete arte. Bertaratzen diren pertsonek bidezko merkataritzako kafea eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute, beraien esperientziatik solasaldia aberasten duten ekarpenak egiten dituzten bitartean.