ANIZTASUNA EHUNTZEN

Azaroa atzean utzi dugu eta honekin batera Aniztasuna Ehuntzen Topegune/Tailerrak. Azken saioa joan den hilaren 30.ean eraman genuen aurrera. Estanpak egiten ikasi genuen, oinarrizko bi gauzekin edozein ehun, etiketa, gutun… apaintzeko eskuz eginiko estanpak. Honez gain IMME taldeko emakumeek sekulako merienda partekatu zuten; donuts arabiarrak, te bero goxo bat,… guztien artean ezagutzak, bizipenak eta gaitasuak partekatu genituen. Arratsalde bikaina izan zen, egiten zuen hotzaren aurrean algara, barre eta giro paregabearekin egin genion aurre.

ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO TREBEZIAK PARTEKATUZ

Aniztasuna Ehuntzen ekintzak amaierara egin badute ere, proposamen gehiagorekin gatozkizue abendurako. Altzariak zaharberritzeko trebeziak partekatuz Topagune berri bat proposatzen dizuegu.
NOIZ: Abundaren 20.ean
NON: Lakaxitan (Anaka 20, Irun)
ORDUA: 17:00 etatik aurrera
IZEN EMATEA: besarkadak@emaus.com/ 943-367534/648122783

Anima zaiztez eta izan eman! Partekatu zure gaitasun eta esperientzia!