– Besarkadak berdintasuna, elkartasuna, justizia eta erantzukizuna baloreetan oinarritzen da.

– Besarkadak-en erabat debekatuta geratzen dira jarrera arrazista, xenofobo eta matxistak. Emaús Gizarte Fundazioak mota honetako ekintza baten berri jakin bezain laster, jarrera horien erantzule den pertsona hori berehala proiektutik kanporatuko du.

– Proiektuan parte hartzea guztiz boluntarioa da eta ez da zertan beste proiektu edo gizarte zerbitzu batean parte hartu behar. Horrez gain, ez dago beste gizarte laguntza bat emateari lotuta.

– Elkar trukaketek parte hartzen duten pertsona edota erakundeen artean adostuta egon behar dute.

– Elkar-trukaketak parte hartzen dutenen arten kontraprestazio ekonomikorik gabe gauzatuko dira.

– Proiektuan barruan kokatuta dauden elkar-trukaketako erlazioen garapenean, ezin dute inoiz lanpostu baten funtzioak ordezkatu behar.