Errenteriako udalerrian prozesu zoragarria egin da herriko pertsonei esker. Bertan bizi diren partaideak, honako herrialdekoak izan dira: emakume ukrainarrak, marokoarrak, euskaldunak…

Helburu komun bati esker garatutako proiektua izan da, gaitasun, bizipen eta esperientzien trukeei loturiko topaketa. Topagune hauetan herri bakoitzeko jantzi tradizional bat eraiki dugu elkarrekin. Joskintza, herriko hainbat emakume elkartzeko aitzakia izan da; ikasi eta partekatzeko gogo bizia duten emakumeak alajaina. Parte hartu duen bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan du, eta bere nortasunaren ukitu bat gehitu die egindako 3 jantziei: Ukrainako, Arabiako eta Euskal Herriko jantzi tradizionalak.

Parte hartu duen emakume bakoitzak historia bat du atzean, eta honen partekatzearen bidez eraikitako prozesua ikaragarria izan da. Prozesu berean tradizioa, sinbologia, hizkuntza, historia, kultura… nahastu dira. Historia bakoitzak emozioz bete du Topagune bakoitza, ortu den giroa emozioz, barrez eta irribarre ugariz beteaz, giro atsegina guztiz azken batean.

Prozesuari esker, hainbat kultura eta zaporetara hurbildu ahal izan gara parte-hartzaile guztien sukaldaritzako ekarpenei esker. Topagune bakoitzak munduko punta batetik bestera eraman gaitu, munduan zehar bidaia eginaz.

Parte-hartzaileek esan dute…: Orain beste kultura, tradizio eta historia batzuk ezagutzen ditut, orain herritik pasiatzen dudanean, nire bizilaguna agurtu ahal izango dut.

Eskerrik asko hain aberasgarria den prozesu honetan parte hartu duzuen guztiei.

Kohesio, hurbiltasun eta emozio handiko prozesua.