Urte berriarekin batera, proposamenak eta ekintzak dakartzagu. Horietako bat, joan den larunbata día 2020/01/11 hasi zen. Urte honetan, dinamika antzerakoa izango da, Topaguneak larunbatero izango dira (jaiegun eta egun berezietan ez ezik). Hala ere, Besarkadak antzerkiaren ekintzaren barruan, beste fase batean sartu gara, pixkanaka antzerki-talde txiki bat osatze bidera jarri gara.

Taldea, orain arte parte hartu duten perntsonez dago osatua, ikusi, ikasi eta partekatutako guztia jasoaz. Besarkadak antzerki talde txiki hau, benetan eskuzabalak diren partehartzaileek osatzen dute, eta hauek emozio, bizipen eta esperientziak partekatu dituzte, gaur egun abian diren hainbat gai lantzeko aukera emanaz. Sergio, LaTraka produkzioen zuzendaria, izan da espazio hau dinamizatzen aritu dena. Bere esperientzia eta ezagutzak partekatu ditu, hilabete guzti hauetan sortu diren emozioak eta adierazpenak beste era batera bidera daitezkeela partekatuz.

Antzerki taldeko beste partaide bat izan nahi duzu? Oso pertsona interesgarriak ezagutuko dituzu, haiekin partekatu ahal izango dituzu zure trebetasunak, esperientziak eta bizipenak adieraziz, adierazpen-modu berriak ikasiz, gorputza aktibatzeko ariketak ikasiz, erlaxatzen ikasiz… Kezkatzen gaituena, interesatzen zaiguna, partekatu nahi dugun hori adierazteko modu berriak partekatuz…

Zeren zain zaude, eman izena.. esperientzia ahaztezin eta aberasgarria izango da.

📆EGUNA: Larunbatero (edo larunbat bakarra, aukera irekia)

ORDUA: 11.30-13.00

🖼TOKIA: Mundaiz Pasealekua 6, Emaus Gizarte Fundazioa, 3.solairua, dendan galdetu.

🎭EKINTZA:Antzerkia

IZEN-EMAN: e-mail bidez (besarkadak@emaus.com), 943367534/648122783d