Ia lau urte ondoren; ekintza ugari gauzatu ditugu,  ezagutza aberasgarriak partekatu eta pertsona ororen gaitasun, bizipen eta esperientziak partekatu ahal izateko espazioak eraiki ditugu guztion artean.

Sukaldaritzak, mendiak, musikak, berrerabilpenak, dantzak, arteak, hizkuntzak… gaitasun anitzak suposatzen dituzte eta  hauek partekatzeko beharrak batu gaitu guztiok. Gipuzkoan elkarrekin bizi garen guztion artean guzti hau partekatu ahal izateko espazioak (Topaguneak) eraiki nahi izan ditugu, bizilagun ditugun horiek ezagutzeko aukera ssustatuz, beldur, aurreiritzi eta tabuez haratago, aniztasunak eskaintzen duen aberastasuna bizitzeko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Lurralde berri batera iristea beti da arrotza, ohitura, kultura eta egunerokotasun berri baten hasierari aurre egitea zaila gerta daiteke, ia inor ezagutu gabe, agian lanposturik gabe eta akaso hizkuntza bera menperatu gabe. Baina gaitasunez beterik gaude, guztio ematen zaigu ongi zerbait, gainontzekoekin partekatzeko zerbait, adibidez sukaldatzea, edo artea, hizkuntzak irakastea, bromak egitea, jendearekin harremantzea… edonola ere, munduari gure historia kontatzearen garrantzia azpimarratu beharra dago, esperientziak, bizipenak eta errealitate ezberdinen berri emateko.

Bestalde, lurralde anitzetatik Gipuzkoara iristen diren pertsonek eduki ditzaketen zailtasunez haratago, bertan bizi diren pertsonak ere hainbat muga edo zailtasunez inguraturik senti daitezke, ezezagutzaren poderioz sor daitezkeen aurreiritzi eta beldurrek bultzaturiko istorioak imajinatuz. Egoera hau izanik ere, norberak eduki ditzakeen gaitasun edo historiak partekatuz, hainbat beldur haustera irits gaitezke, bizilagun ditugun horiek ezagutuz, aberastasunez beteriko bizikidetza bat sortuz.

Finean, guztiok gaude egoera berrien eraginpean gure bizitzako uneren batean, eta egoera horiek segurtasunik eza, beldurra eta ezjakintasunak eragindako istorioak sortzeko beharra eragin ditzakete gugan. Guzti honekin hausteko espazioak eraikitzea ezinbesteko gertatu da Besarkadak ekimenean, guztiok batera bide berriei ekiteko momentua iritsi da, elkar ulermeneko Besarkadak partekatzeko unea iritsi da, BESARKADAK.

LAU URTEZ ELKARREKIN ERAIKITAKO LANA