Abenduaren 12an “Zatoz Afaltzera Topagune” ikusgarria egin genuen. Elikagai, zapore eta kolore ugari egon ziren mahai gainean. Gainera, elokagaiak partekatu zituzten pertsonak munduko leku guztietakoak izan ziren: Palestina, Tayikistan, Kolonbia, Honduras, Dominikar Errepublika, Maroko, Euskal Herria…

Aberastasuna mahaiaren gainean eta haren inguruan… Aurreko “Zatoz Afaltzera Topaguneak” iaz izan zuen arrakastan oinarrituta, esperientzia horri abenduan ekin genion Emausen Factoryn. Beste behin ere, giro dibertigarri eta aberasgarria sortu zen, eta esperientziak, bizipenak eta trebetasunak trukatu ziren une oro.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei; izan ere, guztioi esker, gehixeago hurbildu ahal izan ginen munduko hainbat tokitara: hizkuntzak, kulturak, tokiak, zaporeak… ezagutuz.
Eskerrik asko!