Jatorri ezberdineko herrialdeetako plater askok osatutako afari-merienda batean parte hartzera animatzen al zara?

Laugarren urtez  antolatzen da ekitaldi berezi hau. Besarkadak ekimeneko partaideek eskatuta, afari txiki-handi bat sortuko da, partaideek egindako platerez osatua. Ekitaldira etortzen den pertsona bakoitzak nahi edo ahal duena ekartzeko aukera du (NIK tomatea, NIK ogi-barra bat, NIK …).

Ekitaldi honi esker, hainbat herrialdetako kultura, ohitura eta zaporeak ezagutu, ikasi eta partekatu ahal izan ditugu. Barre egin dugu, dantzan aritu gara, musikaz gozatu dugu eta, batez ere, pertsona zoragarriak ezagutu ditugu, ekarpenak egiten dituzten pertsonak.

Oraingoan, zu animatzen al zara? Zein platerekin harrituko gaituzu?

 

EGUNA: 2019/12/12

LEKUA: Emaus Gizarte Fundazioa, 3. solairua (Mundaiz bidea 6, Egia auzoa)

ORDUA: 18:00-20:30

IZEN-EMAN: Aizpea: 943-367534/648122783/besarkadak@emaus.com (Whatsappen bidez baita ere)

 

Anima zaitez!!