ULERTU ETA ADIERAZI. GIZARTE ANTZERKIA TOPAGUNEA

Larunbata urriaren 19. eko goiza, zoragarria izan zen. Esperientzia, gaitasun eta bizipen anitzdun pertsonen arteko topaketa bat… guztiok batuta Gizarte Antzerkiaren testuinguruan. Esperientzia ahaztezina, emozio, begirada eta irribarreen partekatzea.

Hasiera batean era lotxatian hasi zena, azkar bihurtu zen emozio, barre eta konplizitate eztanda batean. Sergio, LaTraka produkzioko arduradunak (zuzendaria eta Besarkadak Gizarte Antzerkiko Topaguneko bolondresa) antzerkiko testuinguruko ezagutza eta espresio artistikoen nondik norakoen baitan dinamizazioa zuzendu zuen; emozioen bidez egin zuen, partaideok kezkatzen gintuen dinamiken baitan burutu zuen, partaideak mugiaraziko gintuzkeen gaien bidez. Ekintza metodologia gisa, mimika erabili zuen Sergiok, gorputz espresioaren bidez adieraziz  egunerokotasunean egin ohi ditugun eszenak interpretatuz.  Bestalde,  euforia eta lantu kontsolaezinaren artean dauden milaka gamen inguruan dauden emozio eta sentimenduak bizi eta interpretatu ahal izan genituen.

Goiz benetan aberatsa izan zen zentzu guztietan.

Hau eta askoz ere gehiago prozesu polit honen barnean. Hurrengo Topagunea:

EGUNA:2019/10/26

TOKIA: Mundaiz Kalea 6, 20012, Emaus Gizarte Fundazioa (Egia Auzoa, Cristina Enea ondoan)

ORDUA: 11.30-13.00

GAIA:  Gizarte Antzerkia; Partaideen eskutik proposatzen diren gai guztiak (topagune bakoitzak, aurreko topagunean landutako dinamika eta gaiak lantzen jarraituko ditu, partaideen desio eta jakinminetan oinarrituta).