San Pedro Sulan jaio nintzen, Honduraseko industria hirian, Ipar kostaldean. Nire ama alargundu zenean beste hiri batera joateko moldatu beharra izan zuen, Ocotepeque, herrialdearen mendebaldean, bera bakarrik nire bost anai-arrebekin eta nirekin, oso txikia nintzela.

Nire haurtzaroa onena izan zen genituen mugak kontutan hartuta, baina ikasteko aukera izan nuen eta perito merkantil eta kontatzaile publikoan graduatu nintzen 1995 urtean. Urte batzuk geroago nire jaioterrira itzuli nintzen Unibertsitatean ikasi ahal izateko. Bertan egun nire senarra dena ezagutu nuen. Berarekin batera familia bat osatu nuen eta beraz, unibertsitatea aldi baterako utzi behar izan nuen, familia aurrera ateratzea lehentasuna zelako. Enpresa pribatuetan lanean hasi nintzen nire negozio propioa irekitzea lortu nuen arte. Unibertsitatean jarraitzen saiatu nintzen, nire semea senarrarekin gelditzen zen baina batzuetan nirekin eramaten nuen ikasgelara. Egoera hau oso gogorra egin zitzaidan eta guztiz uztea erabaki nuen, nire dedikazio guztia negozioari emanez.

Nire herrialdean egoera oso zaila jarri zen eta etxebizitza bat eskuratzea zailagoa oraindik. Egoera honek guztiak gure herrialdetik alde egitera eraman zigun aukera berri baten bila, etxebizitza bat eduki ahal izateko eta lan egoera egonkor bat familia mantendu ahal izateko. Nire senarraren arreba hemen bizi zen dagoeneko, Donostian, beraz, berarengana etortzea erabaki genuen nire senarra, nire semea eta ni. Egunerokoa zaila izan zen hasieran, “aurrera egiteko borrokatu” behar genuelako, borroka hori egunerokotasuna zen.

Esan liteke orain ongi bizi naizela, nire familia ongi dago eta nire semea ikasturte honetan graduatuko da. Horregatik zoriontsu sentitzen naiz. Gauza hauei esker pixkanaka hasierako une gogor horiek ahanzten noa. Orain lanean ari naiz, baina oraindik ez dut lortu honaino etortzea egin zidan nire ametsa, “NIRE ETXEA”. Espainiar nazionalitatea izan arren oraindik atzerritarra (etorkina) sentitzen naiz eta horrela ez sentitzea gustatuko litzaidake nire semeak hazten, nire senarra eta biok lanean jarduten eta egunerokoa bizitzen dugun leku honetan.

Eguneroko errutina jarraitzen du, lanera joaten naiz, gure semean hazi eta hezitzen ditut, ekintza ezberdinak egitera animatzen naiz, baina gure beharrak lortzeko eta asetzeko behar dudan lehenengo gauza langile bezala nire eskubideak betetzen dituen lan bat da; urrats bat gehiago eman asetze pertsonal bat izateko. Gainditze edo hobetze nahi hori eta nituen ametsak lortzeko gogo hori berri izatea.

Beraien bizitzan bidai, erronka, une bat “berriz hasi” behar duten pertsonei motibatzeko modurik okurritzen. Agian oraindik nire motibazioa bilatzen ari naiz, eta… norbait hori ni banaiz?  Benetan, nire esperientzia, nire bizipenak, nire historia… kontatuz pertsonentzat balio izatea espero dut, jarraitzen den hori lortzea posible dela ikus dezaten, baina lana gogor egin behar da eta pertseberantziaz.