Ba al duzu Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportea?Emausen eskutik luzatzen da eta pertsonen zirkulazio askatasunaren alde egunero lan egiten duten pertsona askok dute. Pasaportea baduzu (edo ez baduzu) Maria Cristina zubian jarriko dugun MUGAN zain izango gaituzu ostiralean, ekainak 14, arratsaldeko 18.00 etan. Eva Monente eta Coro Telletxearen irratsaioan izan gara Besarkadak proiektuaren ingurukoak kontantzen, Cadena SER, Radio San Sebastián-irratian. Emausen proiektu bat da, zeina @orain, Kultura Garapenerako Zuzendaritzak sustatzen duen. Irratsaioan jarraian ikusgai duzuen argazkiko pertsonek parte hartu dute, (ezkerretik eskuinera), Sergio, Traka  antzerki konpainiako zuzendaria dugu (Euren laguntzarekin egingo dugu Maria Cristina Zubian “performance” oso berezia, arratsaldeko 18.00 etan, ekainak 14.ean); Suyapa Besarkadak proiektuko partaideetako bat, Hondurasekoa bera; Aizpea, proiektuaren arduraduna eta Sajed, Afganistanekoa bera eta Besarkadak proiektuko partaidea;

Irratsaio eta elkarrizketa benetan interesgarria eta aberasgarria.