Joan den ostegunean, maiatzak 30 ean, kafe topagune bat ospatu genuen, zeinaren gai nagusia lenguaia izan zen eta honek dituan adiera, esanahi eta hauei ematen diegun esanahia munduko zein alderditakoak garenaren arabehera; kasuan kasu; Gaztela-Mantxa, Colombia, Honduras, Bolivia eta Euskal Herria. Bizkor konturatzen gara, nahiz eta hizkuntza bera hitz egin, esaldi eta hitzei ematen zaien esanahi eta entonazioa oso ezberdina dela. Honek aberastu egiten gaitu alde batetik eta bestetik, giro dibertigarria, istorio eta giro ona sortzeko aitzakiatzat balio digu.

Kafe baten inguruan joan zen sortzen taldea; pertsona batzuk gure artean ezagunak ginen dagoeneko, beste batzuk ez, beste batzuk duela urte ugari ezagunak ziren eta sorpresaz aurkitu ziren hainbeste urte ostean. Topagune hau sorpresaz beterik egon da, istori ugariz, elkartze ezberdinez, etorkizuneko egitasmoz eta laguntasun berrien hasiera batez beteak. Besarkadak osatzen dugun pertsona guztien esperientzia eta bizipen ezberdinez beteriko giro batean murgildurik.

Mila esker zuen ezagutza eta esperientziak partekatzeagaitik…