• TAILERRA
    HARTU-EMAN, COMPARTE Y TRANSFORMA DESDE LA INTERCULTURALIDAD
Apirilaren 11. ean, Gipuzkoako gizarte inklusibo, ekitatibo eta bateratu baten eraikuntza; kulturartekotasuna, loturak eta harreraren inguruko tailer teoriko-praktiko parte-hartzailea, eraman genuen aurrera, zeina ikuspegi ezberdinetatik abiatuz landu zen. Instituzio sozial gisa eta gizartearen eraldaketan jokatzen duen paper erabakiagarriagaitik, Unibertsitatearen ikuspegia barneratzen da tailerrean. Gainera, tailerrean elkarte ugaritako eragileek hartu zuten parte eta iaz Gipuzkoako elkarte ezberdinetako eragileekin batera ateratako gako eta ikaspenak ere barne hartu dira tailer honetan.
Jarraian, ikusgai daude lan saio parte-hartzaile honen ostean ateratako gako eta ondorioak, besteak beste Emaus Gizarte Fundazioko (proiektu ezberdinen buru diren eragileak), Gurutze Gorriko, Asociación Intercultural 5 Estrelles eta Emigrados Sin Fronteras-eko eragileen lan bateratuari esker eta baita Visual Thinking metodologia erabili duten Muxote Potolo Bat elkarteko lankideei esker.
  • NATURA ETA KULTURA TOPAGUNEA

Goiz zoragarria, konpainia bikainean… hau da elkar ezagutza eta aberastasun anitz partekatzearen goizaren laburpena. Joan den larunbata, apirilak 27, natura eta kultura uztartuz, txango bikain bat egiteko aukera izan genuen (Donostia-Igeldo-Orio).

Ezustean, 12 pertsona bildu ginen, oso ezberdinak gure artean, baina hain berdinak aldi berean, guztiok partekatu nahi genuen ongi pasatzeko grina, baita gaitasun, bizipen eta esperientzien partekatzeko gogoa ere… Honduras, Colombia eta Euskal Herriko pertsonak, natura eta kulturak bat eginik. Goiz triste eta euritsua izan bazen ere, giro ona, eguraldiaren negatibotasun guztien gainetik izan zen momentu oro.

Ibilitako bidea Santiago Bidearen zatitxo bat izan zen, zeinetan paisaia zoragarriez gozatzeko aukera izan genuen, partaideek euren jatorriko lurraldeak deskribatzen zizkiguten bitartean,… mendizale ugarirekin topo egin genuen, animalia ugari ikusi genuen bidean zehar eta bitxikeriak ezagutzeko aukera ere izan genuen…

Mila esker hain aberatsa izan den giro alaia sortzen laguntzeagaitik… mila esker Besarkadak eraikitzen laguntzeagaitik, guztion artean eta guztiontzat…

Eskerrik asko!

Besarkadak Liburu Bilduman ari gara lanean; esperientzia eta bizipenez betea… 
Laster izango dugu gure esku artean.