• IKUS-ENTZUN LAB. TOPAGUNEA
Topagune bat baina gehiago izan da hau. Oso aberatsak izan diren ezagutza, bizipen eta esperientzia anitzen trukatze prozesua. Elkarrekin landutako edukiz beteriko film-labur bat eraikitzeaz gain, ikus-entzumenaren mundura gerturatu eta kontzeptu eta ikaspenez aberasteko aukera ere eman digu, ikasitakoak, zabaldu, kontatu edo adierazi nahi ditugunak helarazteko herrminta gisa balio izan digutelarik.

MODAHARA taldeak, GOGO Produkzioak, hainbat eragilek eta Besarkadak-ek sorturiko taldeari esker, emaitza bikain eta aberasgarria lortuko dugu. Hemen utziko dizuegu film-laburraren “making off”-a:

*http://besarkadak.eus/emaus/eu/archivos/3667

  • TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA: GIPUZKOAKO GIZARTE INKLUSIBO, EKITATIBO ETA KOHESIONATU BATEN ERAIKUNTZA PARTEHARTZAILEA, KULTURANIZTASUNA, LOTURAK ETA HARREREN INGURUKO IKUSPEGI EZBERDINAK AZTEZTUZ.   
HARTU-EMAN: PARTEKATU ETA ERALDATU KULTURANIZTASUNETIK
Tailerra, 2019.eko apirilaren 11.ean eraman zen aurrera. Gurutze Gorriko, Asociación Intercultural 5 Estrellas, Asociación de Emigrados sin Fronteras eta Emaus Gizarte Fundazioko EHIK departamenduko eragile ezberdinen partaidetza aktiboari esker, Ekimuin Emaus Gizarte Fundazioaren proiektuarekin komunztatuz, kulturarteko unibertsitate eraldatzaile baten ikuspuntua ere landu genuen. Talde lanari esker, gako eta ikaspen aberasgarri ugari ateratzeko aukera izan genuen. Aurrerago, era parte-hartzailean landutako gako eta ikaspenak helaraziko ditugu; guztiontzat eta guztion eskutik eman direnak.
  • NATURA ETA KULTURA TOPAGUNEA
Udaberriari ongietorria ematera animatzen al zara? Partaide guztion natura inguruneetara eta kulturara iristea erraztuko digun Topagunea izango da hau. Inguratzen gaituen natura eta kulturan oinarrituz, gaitasun, bizipen eta trebeziak partekatu ahal izango ditugu.
Animatzen al zara?
EGUNA: apirilak 27, larunbata
TOKIA: Autobus geltokia 16 IGELDO, Gipuzkoa Plaza 2.
ORDUA: 9.00-14.00 (Iritsiera ordua, taldearen erritmoaren arabeherakoa izango da).
IZEN EMATEKO: Toki mugatua. 943-367534/648122783 o besarkadak@emaus.com

*Informazio gehiago nahi izanez gero, kartelean duzue edo goian ageri diren telefono zenbakietara deitu edo posta elektroniko bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan.