• MUSIKA ETA DOINUA TOPAGUNEA

Beste behin gehiago guztiok batuta musikaren bitartez, bizipen, esperientzia eta ezagutzak partakatzen. Bata eta bestearekin batzen gaituen laxo bikaina aurkitu dugu oraingo honetan; doinuaz, abestiez eta gitarraz, pianoaz, marakez eta Armonio deritzon Indiar jatorriko musika-tresna batez lagundurik, bizitza historiak partekatzeko aukera izan dugu.

BESARKADAK lagunduriko arratsalde zoragarria!
  • GIPUZKOAKO DANTZA TALDE EZBERDINEN ARTEKO TRUKEA

Dantza talde ezberdinen ezagutzen eta gaitasunen trukeari esker, oso ezberdinak diren dantzak ikasteko aukera izan genuen. Tolosako Udaberri dantza taldeak, Trikitixa, Txistua eta Danbolinaren erritmoez lagundurik partekatu zizkiguten Plaza dantzen ezagutzak (Euskal dantza tradizionalak), betidanik herriko plazan dantzatu diren dantzak, komunitatean… Mongoliako nexkak, HAPHьl охид (Eguzki nexkak), Mongoliako dantza tradizionalak dantzatzen erakutsi zizkiguten, zaldi gainean zamalkatzen ari diren gerlarien pare. Azkenik, Irungo Ballet Ahlam-Dantza taldeko neskek, ekialdeko dantzen estilo ezberdinak dantzatzen erakutsi ziguten.

 

  • IKUS-ENTZUN LAB. TOPAGUNEA

Oso berezia den Topagune batera animatzen al zara? Topagune bat, non guztion artean bideo-labur bat sortzen lagunduko digun. Zer gustatuko litzaizuke kontatzea? Partekatu zure esperientzia, bizipen eta gaitasunak…

Ideiak gidoitzen ikasko dugu, bideo-labur bat grabatzen eta baita hau editatzen ere. Animatzen al zara?

EGUNA: Martxoak 23
TOKIA: Mundaiz Bidea 6, 20012 (Egia auzoa, Emaus Factory eraikinean)
ORDUA: 15.30-20.00
IZEN EMAN: Plaza mugatuak.  943-367534/648122783 edo besarkadak@emaus.com