• BESARKADAK TOPAGUNEA, OLIO-PINTURA

Arratsalde bikaina izan zen abenduaren 20.enekoa.Izan genuen irakasleari esker olio-pinturaren inguruko ezagutzen inguruan ikasi ahal izan genuen eta baita gozatu ere. Giro bikainean olio pinturaren inguruko lehen ezagutzen inguruko ikaspenak jaso genituen. Irakasleak erakutsi zigun adibideari esker, interpretazio artistiko anitz eraiki ahal izan genituen, olio-pintura arte lan ugari sortu genituelarik.

Kultura ezberdinen batzea (Honduras, Maroko, Mongolia, Euskal Herria…), ezagutza eta bizipenen batzea. Mila esker Topagune honetan parte hartu zenuten pertsona guztiei, zuei esker erabat aberasgarriak diren ezagutza, esperientzia eta bizipenak eraiki ahal ditugulako guztion artean…

Besarkadak!

  • ZATOZ AFALTZERA!

A zer nolako arratsaldea izan zena atzokoa… Konpainia bikaina, elikagai aniztasuna, musika bikaina eta giro ezin hobea. Munduko elikagai ezberdinak partekatuz:

Honduraseko “catracho” eta “empanadillas”

Lituaniako patata eta haragi pastela

Kolonbiako arrautz-esnea

Venezuelako kanape gazi gozoak

Euskal patata tortila eta intxaur eta irasagarra

Etiopiako krepeak

Hau eta askoz gehiago bart Emaus Gizarte Fundazioan (Egia auzoan). Pertsona bakoitzak bere jatorri-herrialdeko elikagai bat ekarri zuen guztion artean partekatzeko. Plater ezberdinak partekatzeaz gain, musika eta dantza saioak ere izan genituen, baita algara eta baita bitxikeriak ere. Mundo osoko kultura anitzen berri pixka bat gehiago jakin ahal izan genuen, baita munduko mapan herrialde ezberdinak non dauden kokaturik jakiteko aukera ere.

Partaideek euren truke proposamen eta nahien berri ere hitz egin zuten. Beraz, orain arte parte hartzerik izan ez duzuenek, hemendik gutxira beste Besarkadak ekintza bereziren baten berri izango duzue… adi facebook, twitter, telefono eta besarkadak web guneari…!

Mila esker!

HAU ETA ASKOZ GEHIAGO LASTER!
URTE BERRI ON!