Hilabete guzti hauen buruan, azken hiru urte hauetan partekatzen egon garen esperientzia, bizipen eta gaitasunen trukeak biltzen izan gara… Mundu osotik datozen pertsona anitzekin partekaturiko esperientzia zoragarria izan da honako hau.

Zoragarria, zirraragarria bizitako guztia; une gogorrak, une zirraragarriak eta dibertigarriak bizi izan ditugu. Bidaiak, emozioak eta sentimenduak partekatzeak, partaide guztien artean lotura sendoak sortzea egin du, izan ere honek, pertsonengana beldur eta aurreiritzirik gabe gerturatzea egin du, besterik gabe pertsonengana gerturatuz. Honek zera egiten du posible, gauza anitz ezagutzea, partekaturiko  hainbeste une izan ez bagenitu, ziur aski ez genituzkeenak ezagutuko.

Partaideak beraiek izan dira, euren bidaia, emozioak eta sentimenduak azaltzeko beharra adierazi digutenak. Modu honetan, beste pertsona batzuk, beren esperientziak ezagutu ahal izango dituzte eta horrela hauek habiapuntutzat harturik, motibatu ahal izango dira eta egunen batean zituzten ametsak eskuratzeko bidean jar daitezke gogotsu… guztia posible delako.

Mila esker parte hartu duten pertsona guztien eskuzabaltasunagatik eta guztion artean Besarkadak eraikitzen laguntzeagatik; esperientzia, bizipen eta gaitasunez eraikitako familia txiki handia eraikitzen laguntzeagatik.