Apirilaren 11. ean, Gipuzkoako gizarte inklusibo, ekitatibo eta bateratu baten eraikuntza; kulturartekotasuna, loturak eta harreraren inguruko tailer teoriko-praktiko parte-hartzailea, eraman genuen aurrera, zeina ikuspegi ezberdinetatik abiatuz landu zen.
Instituzio sozial gisa eta gizartearen eraldaketan jokatzen duen paper erabakiagarriagaitik, Unibertsitatearen ikuspegia barneratzen da tailerrean. Gainera, tailerrean elkarte ugaritako eragileek hartu zuten parte eta iaz Gipuzkoako elkarte ezberdinetako eragileekin batera ateratako gako eta ikaspenak ere barne hartu dira tailer honetan.
Jarraian, ikusgai daude lan saio parte-hartzaile honen ostean ateratako gako eta ondorioak, besteak beste Emaus Gizarte Fundazioko (proiektu ezberdinen buru diren eragileak), Gurutze Gorriko, Asociación Intercultural 5 Estrelles eta Emigrados Sin Fronteras-eko eragileen lan bateratuari esker eta baita Visual Thinking metodologia erabili duten Muxote Potolo Bat elkarteko lankideei esker.