Goazen bada, udaberriari erarik egokienean ongietorria ematera! Donostian izango du hasiera ibilaldiak, ondoren, Igeldo mendian zehar ekingo diogu bideari Orioraino iritxi arte. Bide zoragarria! Paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu, naturaz, kulturaz…

Gipuzkoa Plaza 2., dagoen 16. zenbakidun autobusaren geltokitik aterako gara goizeko 9.00 etan. Autobusak Igeldon utziko gaitu eta pixkanaka Oriora doan bideaz gozatu ahal izango dugu. Behin iristean, Donostiara doan trena hartuko dugu.

Anima zaitez eta izen eman:

NOIZ: apirilak 27.ean

NON: Gipuzkoa Plazan 2. zenbakian, 16.zenbakidun autobusaren geltokian.

ORDUA: 9.00-14.00(bueltarako orduan gutxi gora beherakoa da, taldearen erritmoaren arabeherakoa).

IZEN-EMATEA: besarkadak@emaus.com /648122783/943-36753

*Informazio gehiago, txertatutako kartelean.