Arratsalde paregabea… musika-tresna eta doinu ezberdinen inguruko ezagutzez betea. Nepal, Honduras eta Euskal Herriko musika-tresna ezberdinen inguruko ezagutzak partekatzeko aukera izan genuen, euren historia, eraikuntza eta beraien bidez ze historia kontatzen diren ezagutzeko aukera izan genuen…

Beste behin gehiago zeraz konturatu ginen, guztiok gure osotasunean anitzak bagara ere (kulturan, erlijioan, ohituretan…) oso antzekoak garela. Guztiok erabiltzen ditugu musika-tresnak amodio, desamodio, gorroto eta guda historiak kontatzeko. , Nahiko antzerako kontakizunak aipatzen dituzten doinuak erabiltzen ditugu musikaren bidez; hizkuntza eta kodigu anitz erabiliz mundu guztian zehar.

Topaguneetako partehartzaile ezberdinen kultura, ohitura eta transmisio gaitasunari esker, pixkanaka geroz eta gehiago gerturatzen gatzaio bata besteari, geroz eta gehiago aberastuz.

Mila esker doinu aberasgarri hau sortzen laguntzeagaitik!

*Argazki gehiago ikusi nahi badituzu…