Joan den asteburuan, otsailaren 16.ean,  Emaus Gizarte Fundazioaren Factory egoitzan (Mundaiz Bidea 6.ean) Besarkadak ekimenaren eskutik ekintza zoragarria bizitzeko aukera izan genuen. Gizpuzkoan zehar dauden dantza talde ezberdinen arteko gaitasun, bizipen eta esperientzia trukea egiteko aukera izan genuen. Trukea, Tolosako Udaberri Dantza Taldea, Irungo Ballet Ahlam-Dantza Oriental taldea eta Donostialdean bizi diren Mongoliako haurren HAPHьl охид (Eguzki Haurrak) dantza taldearen artean eman zen.

Zuzeneko musika entzuteko aukera bikaina izan genuen Udaberri Tolosako Dantza Taldeko kideen eskutik, baita Plaza Dantzen inguruko historiaren nondik norakoen berri. Ekialderantz hurbiltzeko aukera ere izan genuen Ahlam-dantza taldearen eskutik, dantzen inguruko kultura eta ohitura naiz historiaren berri pixka bat gehiago ikasteko aukera izanaz.  HAPHьl охид-ko haurrek dantza bikaina erakutsi ziguten, baita Mongoliar dantzen inguruko historia ere, euren eskualdeko ohiko jantziak aurkeztuaz, apaingarri eta guzti.

Era ezberdinetako dantzen ezagutzak jasotzeaz eta hauek esperimentatu eta bizitzeaz gain, musika instrumentu ezberdinen berri jakiteko aukera izan genuen Udaberri Dantza Taldeko musikariei esker. Giro bikaina sortu genuen, musika, jantzi koloretsu eta algara artean. Bakoitza munduko alderdi ezberdinetakoa eta guztiok hain gertu Besarkadak trukeei esker.

Mila esker Tolosako Udaberri Dantza Taldeari, Irungo Ballet Ahlam-Dantza Oriental taldeari eta Mongoliako haurren HAPHьl охид (Eguzki Haurrak) dantza taldeari. Oso goiz polita sortu genuen guztion artean, bizipen paregabea eta esperientzia benetan aberasgarria!

*Argazki gehiago ikusi nahi badituzu…