Arratsalde bikaina izan zen abenduaren 20.enekoa.Izan genuen irakasleari esker olio-pinturaren inguruko ezagutzen inguruan ikasi ahal izan genuen eta baita gozatu ere. Giro bikainean olio pinturaren inguruko lehen ezagutzen inguruko ikaspenak jaso genituen. Irakasleak erakutsi zigun adibideari esker, interpretazio artistiko anitz eraiki ahal izan genituen, olio-pintura arte lan ugari sortu genituelarik.

Kultura ezberdinen batzea (Honduras, Maroko, Mongolia, Euskal Herria…), ezagutza eta bizipenen batzea. Mila esker Topagune honetan parte hartu zenuten pertsona guztiei, zuei esker erabat aberasgarriak diren ezagutza, esperientzia eta bizipenak eraiki ahal ditugulako guztion artean…

Besarkadak!