• ANIZTASUNA JOSTEN TOPAGUNEA

Urriak 2, joskintzaren inguruko Topagunea eraman genuen aurrera, zehatzago esanda, gantxiloaren inguruko ezagutzak partekatzen genituen bitartean,  ezin hobea izan zen arratsaldea pasatzeko aukera izan genuen.

Gantxiloan oinarrizko puntu batekin hasi eta forma eta kolore ezberdineko bufanda paregabeak sortzen amaitu genuen. Koloretako bufanda pertsonalizatuak. Hasiera batean proiektu bat bagenuen ere buruan, azkar hasi zen partaideen artean imajinazioa dantzan… bufanda bikainak sortu genituelarik.

Irribarrez, sorpresaz eta ezagutza anitzen trukeez beteriko arratsaldea izan zen. Etiopia, Kamerun, Kurdistan, Guinea Konakri, Afganistan, Euskal Herria… herrialdeetako partaideekin algarak, hizkuntzak, ohitura eta kultura ezberdinak partekatu ahal izan genituen, guztiok artile koloretsu anitzen artean genbiltzalarik.

Mila esker parte hartu zenuten pertsona guztiei eta Isabel eta Carmeni (Besarkadakekimeneko partaideak dagoeneko 3 urtez) zeinak josten irakatsi ziguten eta baita txapeldunentzako merienda bikain bat prestatu ere!

  • KAFE FRANTSES BAT TOPAGUNEA
NOIZ:Abenduak 11
NON: Nestor Basterretxea Plazan (Donostia), Tabakalera kanpo aldean bilduko gara partaide guztiok bildu arte.
ORDUA: 17.30 etan
EKINTZA: Kafe eta Croissant merienda partaideen artean ezagutzen garen bitartean + Dinamika ezberdinak Frantses hizkuntzaren lehen hastapenak partekatu ahal izateko. Hizkuntzen ezagutzen trukea.
IRAUPENA: Ordu eta erdi, gutxi gora behera…
IZEN EMATEKObesarkadak@emaus.com +943-367534
MUSU-TRUK
Anima zaitez eta izen eman! Partekatu ezagutzak!
  • GAITASUN TRUKEAK
TRUKEAK! Truke proposamen berri gehiago dauzkagu! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.