Atzo, urriak 2, joskintzaren inguruko, zehatzago esanda, gantxiloaren inguruko ezagutzak partekatzen genituen bitartean,  ezin hobea izan zen arratsaldea pasatzeko aukera izan genuen. Gantxiloan oinarrizko puntu batekin hasi ginelarik; hasiera batean gantxiloan kuadrotxoak egitea bazen ere ideia, ondoren guztiak batu eta zuhaintzat apaintzeko, azkenean partaideen aportazio ezberdinei esker, forma eta kolore ezberdineko bufanda paregabeak sortzen amaitu genuen. Koloretako bufanda pertsonalizatuak, iristear dagoen negurako bikainak izango dira…

Irribarrez, sorpresaz eta ezagutza anitzen trukeez beteriko arratsaldea izan zen atzokoa. Etiopia, Kamerun, Kurdistan, Guinea Konakri, Afganistan, Euskal Herria… herrialdeetako partaideekin algarak, hizkuntzak, ohitua eta kultura ezberdinak partekatu ahal izan genituen, guztiok artile koloretsu anitzen artean genbiltzalarik.

Mila esker parte hartu zenuten pertsona guztiei eta Isabel eta Carmeni (Besarkadak ekimeneko partaideak dagoeneko 3 urtez) zeinak josten irakatsi ziguten eta baita txapeldunentzako merienda bikain bat prestatu ere!

*Argazki gehiago ikusi nahi badituzu…