Maiatzaren 25.ean Uliako Lore Baratzak parkean ospatu genuen Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen festa laburbiltzen duen bideoa atxikiko dugu orrialde honetan. Azken bi urte hauetan, Besarkadak ekimenak suposatu duena laburbiltzen duen festa da hau. Festa, emozio ezberdinez beterik egon zen: Hitzaldiak, testigantza anitzak, musika, Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen entregatzea, dantzak, artea, “luncha”-a… bideoak, sortutako giroa eta pertsona guztien artean eraikitako harremanen inguruko laburpen bikaina egiten digu.

Besarkadak ekimenean parte-hartu dugun pertsona eta elkarte guztioi esker, pertsona paregabeek osatzen duten sare bat eraikiz joan gara. Antolatu ditugun ekintza guztietan; Topaguneak, trukeak, festak, tailerrak, hitzaldiak… zentzu guztietan elkar aberastuz joan garelarik. Mila esker, zuek gabe hau ez baitzen posible izango.