Joan den ostiralean, maiatzak 25.ean, Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen festa ospatu genuen. Balio sinbolikoa duen pasaportea da hau; helburua, zirkulazio eta bizileku askatasuna sustatzea delarik, oinarrizko eskubide bat bezala. Pasaporte hau Hiritartasun Unibertsal baterako Erakundeak (Nazioarteko Emaus Mugimenduagaitik, France Libertés erakundeagaitik eta Mouvement Utopiagaitik osatua) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu dute, Emaús Gizarte Fundazioaren partaidetzarekin batera BESARKADAK proiekturako. Modu honetan, ostiralean, Besarkadak ekimenean bi urteetan zehar parte hartu duten pertsona guztiei, Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen entregatzea gauzatu zen.
Hau izanik testuingurua, Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen festara bi urte hauetan zehar Besarkadak ekimenean parte hartu duten pertsona asko gerturatu ziren. Hala eta guzti ere, esan beharra daukagu faltan bota genituela festara etortzerik izan ez zuten parte-hartzaile asko eta asko.
Festak, Besarkadak ekimenean parte hartu duten pertsonen testigantza txiki haundiak bildu zituen, beren bizipenak, esperienzia eta sentimendu anitz partekatuz Uliako Lore Baratzako parkera gerturatu ziren pertsona guztiekin. Gainera, Besarkadak ekimenaren jaiotza eta garapenaren inguruko historiaren berri jakin ahal izan genuen Fernando San Martin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza Zuzendaria), Javier Pradini (Emaus Gizarte Fundazioko Zuzendaria) eta Aizpea Arregiren (Besarkadak ekimeneko tekniaria) eskutik eskutik.
Musika, Filipe Bittencourt eta bere bandaren eskutik eman zen, zeina Naldo Gomes, André Mello eta Vitor Hagek konpasatzen duten. Gainera, Filipe Bittencourt-en gitarraren laguntzaz, Maria Correak, bere ahotsarekin goxotasun nota jarri zion festari, Brasilgo melodia goxoak eta jazz erritmoak. Asociación Intercultural de Mujeres 5 Estrellas elkartekoek, kolorea eta alaitasuna jarri zioten arratsaldeari, beren Honduras-ko dantza eta erritmoekin, ia partaide guztiak zutik, beraiekin dantzan jartzeraino. Eva Monentek (Radio San Sebastian-en (Cadena SER) lan egiten duen kazetariak ahotsa jarri zion festari, Eskuaire elkartekoek bezalaxe (Pertsona Gor eta Gor-Itsuentzako komunikazio bitartekaritza zerbitzua). Lakariri esker (kooperatiba, zeinak, kontsumo-eredu jasangarri eta arduratsua helarazten eta lantzen dituen, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dutelarik helburu besteak beste) plater gozoak dastatu ahal izan genituen. Amaierarako, Joana Manzisidor eta Helena Azkarragaurizar artistek (bi urte hauetan zehar Besarkadak ekimenean, prozesu eta ekintza ezberdinetan parte hartu duten artistak) dinamizatu zuten, Besarkadak murala sortu ahal izan genuen parteide guztion ekarpenei esker.
Mila esker Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen festak parte-hartu zenuten pertsona guztiei eta orokorrean Besarkadak ekimen eta prozesu ezberdinetan parte hartu duzuen pertsona guztiei. Eraiki dezagun guztion artean munduko herritar izatea, inolako muga eta oztoporik gabe.