Larunbata, apirilak 21.ean Besarkadak ekimenaren harira, txango txiki batean, oso anitza den talde bat biltzeko aukera izan genuen (Donostia-Ulia-Pasaia). Ezagutza, kultura eta ohituretan aberatsa izan den txangoa. Oso interesgarriak diren pertsonak ezagutzeko aukera izan genuen, zeinak ezagutzak, esperientziak, bizipenak eta gaitasunak elkartrukatu zituzten. Munduko toki ezberdinetako pertsonak bildu ginen; Colombia, Gambia, Etiopia, Venezuela, Nepal, Madrid eta Donostia besteak beste.

Ibilaldiak, ezagutzen ez genituen pertsonekin momento ugari partekatzeko aukera eman zigun; oso bereziak diren pasadizo eta bitxikeriak partekatu ahal izan genituen, baita txangora gerturatu ziren partaideen bizipenak… inguruatzen gintuen paisaia eta kulturak munduko beste lurraldeetara gerturatzeko beta eman zigun. Nepaleko eta Etiopiako gastronomiari buruzko ezagutzen berri jakiteko aukera izan genuen, baita Colombiako eta Venezuelako hiztegiari buruz gehiago jakin ere… Euren artean hain ezberdinak diren munduko lurraldeak, kontraste eta aniztasunez beteak,… Besarkadak Topagunean batuta, sare eta loturak sortuz, aniztasun, esperientzia eta bizipenetan aberatsak diren Topaguneak.

-Besarkadak Topagunean parte hartu zuen Jose Jairo Perez (J.J:-ak) honako bideo hau bidali digu, berak sortua,  Besarkadak Topagunean bizitako esperientziaren ondorioa… anima zaitez eta ikusi!