ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO TREBEZIAK PARTEKATUZ TOPAGUNEA

Atzo arratsaldean, martxoak 21, altzariak zaharberritzeko trebeziak partekatuz Topagunea ospatu genuen Irunen, Lakaxita gaztetxean.

Topagune batzuk atzera hasi genuen proiektua amaitzeko aukera izan genuen, hala nola, hiru edukiontzidun zaborrontzia. Besarkadak Topagunean parte hartu duten partaide ezberdinen ezagutza eta gaitasunei esker, berreskuratutako paleez egindako eraikuntza amaitu ahal izan genuen atzo. Oso talde ona izan da eta baita dibertigarria ere.

Bestalde, bazterturik zegoen oheburu bati “vintage”-modernoa den zahar itsura ematen ikasteko aukera izan genuen, besteak beste berreskuratu eta bizitza berri bat emanaz.

Mila esker parte hartu duzuen pertsona guztiei, zuek gabe ez zelako posible izango horrelako giro bikaina sortzea, ezta planteatzen diren proektuak gauzatzea ere.

PAISAIA ETA KULTURA TOPAGUNEA
DONOSTIA-ULIA-PASAIA

Plan bikaina proposatzen dizuegu martxoaren 21.erako, larunbata. Adin guztietako pertsonentzat pentsaturiko plan bikaina, aire freskoa arnastu eta buru eta gorputza mugimenduan jartzeko proposamena. Historia, kultura, ohitura, naturari buruz… ezagutzak partekatzeko plana paregabea.

Txango txiki honi esker, pertsona anitz ezagutzeko aukera izango dugu, zeinak esperientzia eta bizipen aberasgarriak partekatuko dituzten. Larunbata goiza giro paregabean igarotzeko aukera hementxe duzu!

Anima zaitez eta izen eman!
943 36 75 34/ 648 122 783
Mundaiz Bidea 6, 20012 Donostia – San Sebastián
besarkadak@emaus.com
LASTER BESARKADAK FESTA OSPATUKO DUGU, ADI EGON!
LASTER INFORMAZIO GEHIAGO!