• SUKALDEA, KULTUR ANIZTASUNAREN TOPALEKU 
Brasil, Maroko, Nikaragua, Siria, Euskal Herria… dira Orion, Zarautzen eta Zestoan esperientzia hau burutu duten hainbat pertsonen jatorrizko herrialdeak. Jarduera hau Emaús Gizarte Fundazioak eta LAKARI KOOPERATIBAK koordinatu dute. Herri bakoitzean, herrialde ezberdinetatik eratorritako, kultura, adin… desberdineko pertsonen arteko topaketak egin dira elkarte gastronomikoetan. Helburua sukaldean arratsaldea pasatzea izan da ezagutzak partekatuz, kozinatzea aitzakia bezala hartuta. Jarduera amaitzeko prestatutako jakien dastaketa egin zen afari moduan mahaia eta mahai-zapia partekatuz. Jarduera hauen bitartez errezetak partekatzeaz gain, bizitza, beste herrialdeetako ohitura, txiste eta umore zatiak partekatu dira.
-Errezeta liburu berezi hau irakurri nahi izanez gero: https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/recetas_besarkadak_online
-“Making of”-a ikusi nahi izanez gero: https://www.youtube.com/watch?v=kQFngEijtyc
  • TALDE TRUKEAK, DANTZA INTERKULTURALAK
“Asociación Intercultural Unión Cinco Estrellas” taldeak Hondurasko dantzen esposizioa egin zuen, bertako ohiko jantziekin. Ondoren “Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak” ere Euskal Dantza batzuren esposizioa egin zuten. Behin dantzen esposizioa eginda, Talde batek bestearekin ezagutzak elkartrukatu zituzten, elkarrekin Honduras eta Euskal dantzak dantzatuz. Amaitzeko hamaiketako bikaina egin genuen elkarrekin, barre eta algara artean.
  • ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO TREBEZIAK PARTEKATUZ

Altzarien Zaharberritzeko Trebeziak Partekatzeko  Topagune berri bat duzu zure zain martxoaren 21.ean Lakaxita gaztetxean, Anaka 20, Irun, arratsaldeko 17:30etan.
Egin behar duzun gauza bakarra, Topagunearen eguna baina lehen izen ematea da eta zein altzari edo objektu berritu nahi duzun azaltzea. Bestalde, zer nolako ezagutzak jaso eta partekatu nahi dituzun aipatzea ere interesgarria litzateke. Ahalik eta azkarren izen eman ezazu, tokiak mugatuak izango dira. Gure helbide elektronikoaren bidez egin dezakegu,besarkadak@emaus.com edo telefono zenbaki hauen bidez 648122783 (whatsapp), 943-3675 34.

  • PAISAIA ETA KULTURA TOPAGUNEA

Laster informazio gehiago!