Brasil, Maroko, Nikaragua, Siria, Euskal Herria… dira Orion, Zarautzen eta Zestoan esperientzia hau burutu duten hainbat pertsonen jatorrizko herrialdeak. Jarduera hau Emaús Gizarte Fundazioak eta LAKARI KOOPERATIBAK koordinatu dute. Herri bakoitzean, herrialde ezberdinetatik eratorritako, kultura, adin… desberdineko pertsonen arteko topaketak egin dira elkarte gastronomikoetan.
Helburua sukaldean arratsaldea pasatzea izan da ezagutzak partekatuz, kozinatzea aitzakia bezala hartuta. Jarduera amaitzeko prestatutako jakien dastaketa egin zen afari moduan mahaia eta mahai-zapia partekatuz. Jarduera hauen bitartez errezetak partekatzeaz gain, bizitza, beste herrialdeetako ohitura, txiste eta umore zatiak partekatu dira.