“Asociación Intercultural Unión Cinco Estrellas” taldeak Hondurasko dantzen esposizioa egin zuen, bertako ohiko jantziekin. Ondoren “Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak” ere Euskal Dantza batzuren esposizioa egin zuten. Behin dantzen esposizioa eginda, Talde batek bestearekin ezagutzak elkartrukatu zituzten, elkarrekin Honduras eta Euskal dantzak dantzatuz. Amaitzeko hamaiketako bikaina egin genuen elkarrekin, barre eta algara artean.
Goiz pasa bikaina izan zen; ezagutzak partekatu ahal izan genituen, ondo pasa eta goiza elkarrekin aberastu ahal izan genuen. Oso kontraste esanguratsuak ikusi ahal izan genituen bi eratako dantzen artean; batean aldaken mugimendu eta musika erritmo latinoen berri ikasteko aukera izan genuen eta beste kasuan zangoen luzatze irmoen inguruan eta txistu eta danbolinen berri ikasteko aukera izan genuen. Elkarrekin ikasi, partekatu eta hamaiketako paregabe bat egitea primerako plana izan zen martxoaren 3ko goiz eguzkitxu bat igarotzeko!
*Dantza ezberdinen bideoak ikusi ahal izateko: Egin “klik” hemen.