Arratsalde aberasgarria guztiz 2018/02/14. ekoa Txirain Elkartean. Beste behin oso berezia izan den Sukaldaritza Interkulturalaren Topagune berri bat ospatu dugu. Oraingo honetan plater Kurdo bat prestatzen ikasi dugu, Mongoliako plater bat eta Euskal Herriko postre bat. Plater oso bereziak, parte hartu zuten pertsona guztiak bezalaxe.

Oso arratsalde berezia izan zen, baita dibertigarria ere, pasadizo eta historia, bizipen eta esperientzia oso anitzdun arratsaldea. Luxu bat izan zen Txirain Elkartean bildu ginen partaide guztiekin arratsalde bikain bat partekatzea eta baita guztien berri entzun eta jakitea. Mexiko, Colombia, Nicaragua, Kurdistán, Guinea Conakri, Mongolia, Camerún, Mongolia, Bretaña, Etiopía eta Euskal Herriko jatorridun partaideen artean ohitura, kultura eta bizipen ezberdinak trukatzeko aukera izan genuen.

Behin plater ezberdinak prestatzen ikasi ondoren, zapore, usain eta mahai inguruko elikagai eta konpainia ezin hobea partekatu genuen. Barre, irri eta bitxikeria artean, plater guztiak dastatzeko aukera izan genuen, aurkezpen eta guzti; Mongoliako haragi bolak aza entsaladarekin, Dulma plater Kurdoa eta Euskal Pantxineta ezin hobeak jan genituen…

Paregabeak!