Otsailaren 14.ean, asteazkena, arratsaldeko 17.30 etan zita berezi-berezi bat proposatzen dizuegu Txirain Elkartean. Sukaldaritza Interkulturalaren Topagune berri bat proposatzen dizugu, munduko alderdi ezberdinetako plater ezberdinak egiten ikasteko eta dastatzeko aukera ezin hobea. Oraingo honetan, Mongoliako haragi bola aza entsaladarekin ( Byyэ байцааньI cалад), Kurdistango (Siria) Dulma eta Euskal Pantxineta egiten ikasteko aukera izango dugu.

Giro paregabea, suaren goxotasun eta usain ezberdinen inguruan sortzen diren berriketak, ezagutzak, bizipen eta esperientzien trukeak… Anima zaitez eta izen eman ezazu besarkadak@emaus.com posta elektroniko bidez, whatsap edo dei bidez 648 122 783 telefono zenbakiaren bidez edo 943 36 75 34 telefono zenbaki bidez.