KULTURA ETA PAISAIA TOPAGUNEA

Urtarrilaren 27.ean, larunbata, egitasmo paregabe bat aurrera eramateko biltzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Hernani inguruetan bilduko gara, zehazki esateko Telleri Zahar Baserrian. Ikasteko aukera bikaina izango dugu, ezagutzak partekatzeko eta bizipenak eta esperientzia ezberdinak trukatzeko aukera izango dugu. Hernanik eskaintzen dizkigun inguruneez baliatuz eta Telleri Zahar Baserriak eskainiko dizkigutenei esker, beste kultura, ohitura ezberdinetara… gerturatzeko aukera izango dugu. Gaztagintza saio bat nola egiten den ikasteko aukera izango dugu eta baita saioa inguratzen duen esperientzia guztiez gozatzeko aukera ere.

ANIZTASUNA EHUNTZEN

Laster ikusi ahal izango duzue besarkadak web orrian, Arrasateko Emaús Gizarte Fundazioaren EkoCenter eraikinean buruturiko Topagune/tailerren inguruko prozesuaren inguruko bideoa. Dagoeneko Emaus Gizarte Fundazioaren Twitterrean ikusgai duzue. Poztasun, ikaskuntza eta aberastasunez beteriko prozesua. Mila esker parte hartu duzuen pertsona guztiei.

BESARKADAK TOPAGUNE GEHIAGO LASTER 

Laster jarriko zaituztegu ondorengo Topagune gehiagoren jakinaren gainean; Sukaldaritza Interkulturalaren Topagunearen berri emango dizuegu, zeina otsailean izango den eta altzarien zaharberritzearen Topagunearen berri zeinak martxoan izango duen data. Informazio gehiago BESARKADAK web orrian laster.